XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Menu hitzak informatikan antzeko esanahia du: zerrenda luze bat aukeratzeko (gure kasuan, 7 agindu horietatik bat aukeratu behar da).

Ariketa: Menu Nagusiaren aurrean egonda, eman pauso hauek:

1. Behar baldin bada, [Num Lock] sakatu itzali arte.

2. Kurtsoreak (gorantz eta beherantz doazen geziak) erabili behin eta berriz.

Zer gertatzen da kurtsoreak sakatutakoan?

Zerbitzariari eskatzen zaion bezala, guk ordenadoreari gauza bera egiten diogu.

Nola adieraziko diogu ordenadoreari zazpi horietan guk aukeratutako agindua zein den?

Kurtsoreak erabiliz hautatuko dugu nahi dugun aukera, eta ondoren [Intro] sakatzen da ordenadoreari aukera egina dugula adierazteko.

Menu Nagusian, aukera bat besteak baino nabariago dagoela ikusten da eta kurtsoreak erabilita nabarmendutako aukeraz aldatu egiten da; [Intro] tekla sakatzen denean, momentu horretan nabarmenduta dagoen aukera hartzen du ordenadoreak agindu gisa, eta aukera horri dagozkion ekintzak egingo ditu.